Lauburu Mahalak bere lehenbiziko garaipena lortu du Larderoren kontra
Lauburu Ibarra Mahalak 9-7ko emaitzarekin irabazi zion Lardero errioxar taldeari, denboraldiko lehenbiziko garaipena lortuz. Ibartarrak, lehenengo jardunaldiko porrotaren ostean, aurkaria estu hartzeko asmoz atera ziren hasieratik eta taktika horrek eman zuen bere fruitua. Norgehiagokaren lehenbiziko 10 minutuetan etxeko taldeak zazpi alditan izan zuen gol egiteko aukera garbia, baina taldeak aurretik joateko merituak irabazita ere, markagailuak ez zuen mogitu nahi izan 11. minutura arte. Aitor Arevaloren mutikoak 3 gol egin zituzten 56 segundo majiko horietan. Lehenengoa Aitor Sanchezek egin zuen, 15 segundo beranduago Gurruk bigarrena markatu zuen eta 41 segundora Asier Colasen asistentzia bikainarekin Gurruk berriro sartu zuen 3-0 eginez. [...]