Aitor Arevaloren mutilak ligako lehenbiziko garaipena bilatuko dute
Lauburu k.e. Ibarra Mahala, jubenilen ohorezko maila, ligako lehenengo garaipenaren bila joango da larunbatean 16:00etatik aurrera Belabietan jokatuko den norgehiagokan. Errioxako A.D. Lardero taldea izango du aurrez aurre, aurtengo denboraldian igo dena eta pasa den larunbatean, estreinakoz kategoria honetan, Eskoriatzaren kontra etxean berdinketa egin ostean lortutako puntua du bere alde.
Atzera begiratu gabe, pasa den igandean Irurtzunen jasandako porrot gogorretik ahalik eta azkarren osatzea tokatzen da, eta horretarako erarik onena, larunbat honetan Ibarran 3 puntu gehitzea izango da. C.D. Xota lehenengo mailako taldearen filiala bisitatzerakoan egindako akatsak ikusten aritu da taldea astean zehar, eta larunbat honetarako prestaketa hobetzeko lanean; liga hasi besterik ez da egin eta talde gazte honen hobetzeko aukera handia da. Iaz ligako titulua irabazi zuten, baina ezin da irabazitakoarekin bizi, denboraldi bakoitzak ez duelako inoiz aurrekoarekin zerikusirik izaten, eta gazteak bere lerro guztiak doitu beharko dituzte lehiakor izaten jarraitzeko eta goiko kotetara iritsi ahal izateko.
Zubia dela eta, klubeko hainbat partida aurreratu egin dira beren ohiko ordutegietatik: Bigarren B Nazionalak ostegunean jokatuko du Ibarran C.D. Tafatrans Tafalla F.S. taldearen kontra; jokoan, hil edo biziko hiru puntu, taularen goiko aldean jarraitu ahal izateko. Villabonako Egarri Taberna, lehenengo territorialak ere, asteartera aurreratu zuen bere norgehiagoka; hemen, Txubelen mutilak bigarren garaipenaren bila joango dira.
Jubenil Probintziala eta kadeteak neurketa bikoitza izango dute Summa Aldapetaren kontra larunbatean, lehenbizikoak etxekoak eta bigarrenak bisitariak izango direlarik; biak, lehenbiziko jardunaldian ligari emandako hasiera onaren ostean ligako bigarren garaipena lortzen saiatuko dira.
 

LAUBURU K.E. IBARRA-ren asteburuko emaitza-taula
KATEGORIA PARTIDA EGUNA/ORDUA TOKIA
BIGARREN B NAZIONALA LAUBURU K.E. IBARRA 1 – TAFATRANS 4 OSTEGUNA 12 / 17:00 BELABIETA (IBARRA)
OHOREZKO JUBENIL MAILA LAUBURU IBARRA MAHALA – C.D. LARDERO LARUNBATA 14 / 16:00 BELABIETA (IBARRA)
EMAKUMEZKOAK HASIERA URRIAK 21
1go TERRITORIALA EGARRI TABERNA 2 –  LAUBURU KLINIKA ALDAZ 2 ASTEARTEA 10 / 20:15 OLAEDERRA (BILLABONA)
JUBENIL PROBINTZIALA LAUBURU K.E. IBARRA – SUMMA ALDAPETA B LARUNBATA 14 / 10:30 BELABIETA (IBARRA)
KADETE PROBINTZIALA SUMMA ALDAPETA – LAUBURU K.E. IBARRA LARUNBATA 14 / 10:45 ALDAPETA (DONOSTIA)
UZTURPE LAUBURU 2004 HASIERA URRIAK 21
UZTURPE LAUBURU 2005 HASIERA URRIAK 21