Lauburu Errioxara joango da / Lauburu se desplaza a La Rioja
Ibartarrak Fuenmayor C.D. taldearekin neurtuko dira txapelketako hogeita zazpigarren jardunaldiko partidan. Larunbatean 19:30etan izango da. Denboraldia amaitzeko lau jardunaldiren faltan, Lauburu K.E. Ibarrak garaipena eskuratu eta 3 puntuak lortu beharko ditu kategorian jarraitzea ziurtatu nahi badu. Aurreko jardunaldian ere izan zuen irabazteko aukera baina lantalde gazteak egindako esfortzuak ez zuen saririk izan. Jaitsieratik bederatzi puntura daude gaur, baina seira jaitsi daiteke oraindik, Xotak, Labastidarekin atzeratutako partida jokatu eta irabazten badu. Mikel Diestro buru duen talde teknikoak egindako lan bikaina ez da, tamalez, taulan islatzen. Bigarren itzuli honetan lesioekin dauden arazo iraunkorrak, denboraldiko lehendabiziko zatian Pinseque, Colo eta San Juan bezalako [...]