Mahala Lauburuk Bilbo F.S. jasoko du / Mahala Lauburu recibe la visita de Bilbo F.S.
Larunbatean arratsaldeko 17:00etan, Jubenilen Ohorezko Maila Bilbo F.S. taldearen aurka neurtuko da, partida hau, denboraldi honetan Belabietan egingo duen azken partida izango delarik. Bigarren postuan jarraitzeko eta Bilbo aukerarik gabe utzi ahal izateko norgehiagoka hau oso garrantzitsua da ibartarrentzat. Joaneko partida, irabaztea merezi bazuten ere, binako berdinketan amaitu zen eta Agusek azken segundoetan sartutako tantoari esker izan zen gainera. Bizkaitar taldeak, lantaldeko beste jokalarietan bereizten diren eta Euskadiko Selekzioan parte hartu duten gazte pare bat ditu bertan, nahiz eta bietako batek, zigorra dela eta, oraingoan ez duen jokatuko. Inoiz etsitzen ez duen taldea da eta partida bakoitza bukaeraraino borrokatzen du; [...]