Puntuen bila joango da Lauburu igandean / Lauburu a seguir sumando este domingo en Belabieta
Lauburu K.E. Ibarrak igandean jokatuko du 12:00etatik aurrera, Belabietan, Santurtzi F.S. taldearen aurka. Bigarren itzuli honen hasieran Lauburukoak, hiru partida jarraian irabazi ondoren, garaipenen plenoa daukate eta taulako lehenengo postukoekin aldea murriztea lortu dute. Gainera, sailkapeneko azkenekoaren aurka kanpoan irabazi ondoren, atzetik dituzten taldeekin tartea ere handitu dute. Hurrengo partidarako Mikelen mutilak Unai Labaka berreskuratuko dute, izan ere, fibra-haustura bat medio, bi hilabetez bajan egon baita. Arrosek berriz, ezker hankeko iskioa lesionatu ostean, bajan jarraituko du eta hurrengo partiduak ere galdu egin beharko ditu. Igandeko aurkaria Santurtzi F.S. taldea izango da. Talde honek aldaketa ugari izan ditu, iazko udan lantalde [...]