Mahala Lauburuk 8-3 galdu du Errioxan / Mahala Lauburu cae derrotado en tierras riojanas por 8-3
Saiatu ziren baina ezin izan zuten Cerverano taldea garaitu. Piparreroen taldean nozitzen ari diren baja guztiak nabarmen geratu ziren larunbateko partidan. Hala ere, ibartar jokalari gazteek dena eman zuten eta taldeari indarra helarazten errioxar jarraitzailez lepo zegoen kantxa batean azken minutura arte borrokatu zuten. Norgehiagoka etxekoen presio handiarekin hasi zen, 45 segundurako lehen tantoa egin zutelarik eta hirugarren minutuan bigarrena. hasiera txarra izan zen ibartarrentzat, 2-0ekoa zen eta Txubelek azkar zuzendu beharra izan zuen egoera. Minutu gutxira arbitroa lesionatu egin zen bandan irrist egin ostean eta partida epaile bakarrarekin utziz, jokalekutik kanporatu beharra izan zuen. Bederatzigarren minutuan, Tobik aldea murriztea [...]