Mahala Lauburuk Bilbon jokatuko du / Mahala Lauburu se desplaza este domingo a Bilbao
Jubenilen Ohorezko Mailako ibartar gazteentzat 2015eko azken jardunaldia izango da hau. Bilbon jokatuko dute igande honetan, San Ignacio kiroldegian Bilbo Areto Futbol taldearen aurka, goizeko 11:30etan. Piparreroek kategori honetan ongi ezagutzen duten taldea da, denboraldi asko eta euskal kopako final mordoetan izan dira aurkari, ibartarrak garaipen gehiago pilatu dituztelarik. Kategoria hau, oso lehiakor doa eta une hauetan nahikoa estu gainera. Ibartarrak hiru puntuak etxera ekartzea oso ona litzateke, taulako lehenengo postuak gehiago estutu ahal izateko. 12 puntu eta Errioxako Cerveranorekin berdinduta, bigarren postuan dago Bilbo taldea, Ribera Navarra hirugarren eta Txubelen mutilak berriz, laugarren postuan 11 punturekin. Atzetik bi talde, [...]