Asteburuko emaitzak / Resultados de la semana
Lauburu K.E. Ibarra kadeteak garaiturik atera ziren joan den igandean Intxaurrondoko Mons kiroldegitik. 3-2ko emaitza estu batekin, Inter Fachadas Gipuzkoa taldearen aurka. Nahiz eta punturik ez lortu, kadeteek Donostian partidu ona jokatu zuten, partiduaren lehen zatia parekatua hasi zen, baina pixkanaka Lauburu jokoa menderatzen hasi zen eta aurkako atean aukerak sortzen, baina etxekoak izan ziren saria jaso zutenak ibartarren bi hutsegite aprobetxatuz 17 eta 19. minutuetan, atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin iritsiz. Bigarren zatia ere ez zen ondo hasi Laubururentzat, 2. minuturako 3-0ekoa jasan zuten, baina taldeak ez zuen amore eman eta 10. minutuan Alex-ek distantzia murriztu zuen markagailuan (3-1). Gol honek [...]