MEREZITAKO PORROTA SAN JUANEN
Atzo Iruñera joan ginen AD San Juanen aurka lehiatzera Ligako 3.jardunaldian. Dani, Raul, Ivan, Txiki eta Gorka bostekoarekin hasi genuen partida, eta kontuan hartuta etxekoek pista erdiko defentsa aukeratu zutela hasieratik, behin baino gehiagotan saiatu ginen Gorka pibotarekin arerioaren area barruan jokatzen. Horrez gain, Cecik zutoinera bidalitako baloi batek markagailua ireki ahal izan zuen 5. minutuan. Saiakera hori alde batera utzita, ez zen ezer azpimarragarririk gertatu 8. minutura arte, Gorkak arratsaldeko lehena sartu zuenean Txikiren alboko sake batetik baloia jaso ondoren (0-1). Segundo batzuk geroago, San Juanek kontraeraso batean berdindu zuen (1-1), eta minutu baten barruan, beste gol bat [...]









