Lauburuko gazte beteranoek borrokan jarraituko dute / Los jóvenes veteranos del Lauburu continuarán dando guerra
Lauburu K.E. Ibarrak 17/18ko denboraldi zirraragarri honen aurrean, bere lantaldearen osaketa egiten jarraitzen du. Aurten, bertako gazte beterano guztiek Alfredo Hualderen agindupean egongo direnaren berri ona partekatzen dugu. Bai Andoni Agirrezabala, Agustin Garmendia eta baita Xabi Zuriarrain berak ere, beren hirugarren denboraldia beteko dute Ibarrako lantaldean. Xabi billabonatarra urtarrilean gehituko zaio lantaldeari, ordura arte Estokolmon izango baita ikasketak amaitzen. Beñat Aldalur eta Asier Aierbe berriz, moratuekin egingo duten bigarren denboraldia [...]