AURKARI ERAGINKOR BATEN AURKAKO PORROTA
Berriro etxean jokatzeko ilusioarekin, taulako bigarren sailkatua Pinseque FS, hartu genuen Belabietan. Aragoiarrak dira erasoko areto futbolik onena egiten duten taldeetako bat eta, beraz, bagenekien zaila izango zela partida aurrera ateratzea. Horrela, Marcos, Oscar, Eric, Chuky eta Bolirekin hasi ginen. Lehen minutuetatik presio altuarekin, ateko sakea zailtzen genuen eta baloi batzuk lapurtzen genituen aurkariaren pase luzeak moztuz. Hala ere, jokoaren 2. minutuan, markagailua estreinatu zuten bigarren zutoinetik, moztera iritsi ez ginen pase on batekin (0-1). Lehen gola hain azkar iritsi izanak gogorarazten zigun ezin ginela batere erlaxatu. Ondoren, Chukyk izan zuen aukera ona, kanpoko atezainak urruntzen zuen jaurtiketa bizi [...]