JOTA ARREGUI: “BERTIKALTASUNA ETA LEHEN LERROKO DEFENTSA GELDITZEA ESPERO DUGU”
Bihar 2B mailako gure mutilek 17. jardunaldiari egin beharko diote aurre eta Belabietara itzuliko dira 18:30ean. Carnicería Hermanos Fuente Labastida talde arabarraren bisita jasoko dute. Dakigunez, talde hau, aurten igo da mailara. Hala eta guztiz ere, badakigu Bigarren B Mailan tradizio handia duen aurkaria dela, eta talde landua duela. Larunbateko partida denboraldiaren hasieran jokatutako lagunartekoari eta 2. jardunaldiari gehituta, Ivan Mulasek zuzendutakoen aurka jokatuko dugun hirugarren aldia izango da. Lagunartekoan garaipen argia lortu bagenuen ere, puntu bakarra atera ahal izan genuen txapelketaren barruan euren lurretara joan ginenean. Norgehiagoka oso zaila izan zen. Gure aurkako kanporaketa batetaz baliatuz, gainetik jartzeko [...]







