LEHEN PORROTA JOTAK ZUZENDUTAKOENTZAT
Gure 2B taldeak igo berri den Gora Grupo Iron taldearen aurka jokatu zuen atzo Bilbon, orain arte atzeratutako ligako lehen jardunaldiari zegokion partidan. Norgehiagoka arraroa espero zen etxetik kanpo, ia urtebete pasa baita Belabietatik kanpo lehiatu gabe. Neurketaren lehen zatian, Jotak zuzendutakoek joko ona mantendu zuten, aurkariaren irteerak ondo geldituz. Erasoan ere aukera arriskutsuak sortu zituzten: Zumeta, Antxon, Juaristi… sarea ukituz, denak egon ziren markagailua estreinatzeko zorian. Era berean, aurkariak ere sortu zituen bere aukerak azken metroetan. Orduan, inork jokaldiak burutzea lortzen ez zuela zirudienean, 3:35 minutua iritsi eta, Antxonen eta Alvaroren arteko elkar ulertze on baten ondoren, azken honek [...]







