BOST GARAIPEN JARRAIAN LAUBURURENTZAT
Alfredo Hualderen mutilek Zaragozara bidaiatu zuten larunbatean, Ligako 20. jardunaldiari dagokion partida jokatzera. Belabietatik eguerdiko 14:00etan atera ondoren, asteko helburuan bete-betean kontzentratzeko adinako aurrerapenarekin iritsi ziren aurkariaren pistara. Gainera, talde moreak 4 jardunaldi jarraian zeramatzan garaipena lortzen eta, beraz, bolada horrekin jarraitu nahi zuen; beste behin ere 3 puntuak Ibarrara bidaiatzea funtsezkoa zela jakinik. Hala, hasiera eman zitzaion lehen minutuetan tentsioz beteta egon zen partida bati. Bi taldeak behin baino gehiagotan kontrako atera iritsi arren, ez zuten lortzen jokaldiak bukatzea. Horri guztiari etxeko taldeak zein bisitariak defentsan oso goitik presionatu izana gehitu zitzaion. Ondorioz, askoz ere zailagoa bihurtu zen [...]