ORAINGO HONETAN, EZIN IZAN DUGU LORTU
Lauburu Ibarra Mahala taldeak ezin izan zuen Castro Urdiales taldea garaitu Ligako hamargarren jardunaldian. Bi taldeek presio handia egin zuten defentsan eta askotan atera ziren erasoan, etengabe arriskua sortuz. Lehen zatiko hasierako minutuei dagokienez, talde moreari ez zitzaion aukerarik falta izan markagailua estreinatzen lehenak izateko. Hala ere, behin kontrako taldearen areara iritsita, ez zuten atean asmatzen. Castrokoek, aldiz, lehen minutuetan egin zituzten jokaldietan eta talde moreak egindako akats larri batzuk medio, baloia porterian sartzea lortu zuten. Ondorioz, hiru gol jarraian igo zituzten markagailura; hirurak, Marcos Urquijok. Emaitza horri aurre eginez, Lauburu Ibarra Mahala taldeak intentsitatea eta jokalarien arteko konplizitatea [...]