LORTU EGINGO DUGU
Ostiral honetan, Lauburu K.E Ibarrak Guadalajarara bidaiatuko du Ligako hamahirugarren jardunaldiko partida jokatzeko, arratsaldeko 17:00etan. Guadalajarako taldea sailkapeneko azken postuan kokatzen den arren, garaipena oso garrantzitsua da beraientzat eta gogor eutsiko diote helburu horri. Gaztela-Mantxakoek partida bakarra irabazi dute eta 18 puntuk desberdintzen dituzte ibartarrengandik. Hala ere, gabonen aurretik geratzen diren partidak eurentzat giltzarriak direla jakinarazi dute eta, beraz, ziur daude horiek aurrera ateratzeko gai izango direla. Gainera, pisu handia eman dioten bi kide berri gehitu dituzte taldera, Álex eta Diego. Alfredo Hualderen mutilei dagokienez, Javi Saldise eta Juaristiren bajez gain, Andoni eta Zumeta zalantza izango dira azken momentura [...]