IÑIGO IRIBARREN, ERREFORTZU BERRIA ALFREDO HUALDEREN MUTILENTZAT
Lauburu K.E Ibarrak, Iñigo Iribarren Tornaria jokalaria jasoko du. C.D. XOTA-tik datorren arren, Nafarroakoek egun kategoriako lider den Bigarren Mailako Universidad de Malaga klubari utzia zion jokalaria da Iribarren. Suarbeko (Ultzama) gazte promesa kirol zuzendaritzak joan den udan egin nahi zuen fitxaketetako bat zen arren, gazteak aurrera egiteko aukerarik onena hura Unibertsitarioei uztea zela erabaki zuen Nafarroako klubak. Dena den, Andaluziako lurretan bizitako abentura ez da guztiz gustukoa izan jokalariarentzat eta, horrela, aurreko urriak 26ean, bere azken partida jokatu zuen Malagako Fernando Argüelles-en. Era berean, orain arte jokalari profesional bezala jokatzeak, ez dio lizentzia formalizatzen utzi. Horrez gain, afizionatu [...]