LAUBURUKO 6 JOKALARI, EXTREMADURAN EUSKADI ORDEZKATUZ
Gaur osteguna, Lauburuko zenbait jokalari Extremadurara bidaian doaz 16 eta 19 urtez azpiko Euskadiko selekzioekin, areto-futboleko Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketaren aurreko fasea jokatzera. Alde batetik, 19 urtez azpiko selekzioari dagokionez, klubeko Ohorezko Jubenil Mailan jokatzen duten Álvaro Alonso eta Oier Goikoetxea izan dira deituak. Bestalde, 16 urte azpiko selekzioaren kasuan, Eñaut Gil, Bari Abarchih, Iker Sánchez eta Marcos Alonso kadeteak izan dira deituak. Azken hauek Ohorezko Jubenil Mailarekin entrenatzen dute eta, beharren arabera, talde honekin edo Gipuzkoa mailan lehiatzen den taldearekin jokatzen dituzte partidak. Txapelketako partidak urtarrilaren 17tik 19ra jokatuko dira Udal Pabilioian eta baita Extremadurako Antonio Jara Pabiloian [...]