GARAIPEN PIPARREROA LUR BIZKAITARRETAN JOKATUTAKO PARTIDA ZUHUR BATEAN
Lauburu Mahala Ibarrak 1 eta 3koarekin irabazi zion Gora Bilbao taldeari Ligako zazpigarren jardunaldian eta sailkapeneko lehen postuengatik borrokatzen jarraitzen du. Aitor Arévalok entrenatutako mutilak gogor aritu behar izan zuten garaipena lortu ahal izateko. Partida hasi eta bertako taldeak piparreroak arritu zituen 14 metrotako zonako defentsa batekin. Aurreko astean Elorrietako taldeak egin bezala, bertakoen planteamendua oso argia izan zen: akatsak eragin, kontran ateratzeko. Hala ere, Aitor Arévaloren mutilek aurre hartu zuten lehen minutuetan, Aimar Iturriotzek kanpotik egindako jaurtiketa on batekin. Gol horrek partida moreen alde jartzen zuen, baina bertakoen planteamendua eta baloiaren azkartasun falta zela eta, jokoa ez zen [...]