LAUBURUK EZIN IZAN ZUEN GUADALAJARAKO TALDEA GARAITU
Lauburuk ezin izan zuen punturik lortu Guadalajaran. Alfredo Hualderen taldeak denboraldiko partidarik txarrena jokatu zuen, defentsan ez zuen nortasunik izan eta erasoan freskotasuna falta izan zitzaion. Partidako lehen minutuak izan ziren Laubururen onenak. Izan ere, Zumeta izan zen markagailua estreinatzeaz arduratu zena, Iñigoren pase bat jaso ondoren, markagailuan 0 eta 1-ekoa jarriz. Dena den, talde moreak defentsan izan zuen pasibotasuna aprobetxatuz, Guadalajarakoek, bi golen bidez, buelta eman zioten markagailuko emaitza horri. Egoera horren aurrean eta minutu batzuk beranduago, Andonik berdinketa lortu zuen, kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten bidez. Hala ere, gaztelarrek ez zeuden amore emateko prest eta, Laubururen ohiz [...]