31 2019.10.31

Lauburu Ibarra Etxebarrira (Bizkaia) doa garaipen berri baten bila

2019-10-31T19:10:26+01:0031/10/2019|

Bizkaiko Kukuyaga Etxebarri F.S taldearen aurka jokatuko, ostiralean 17:15ean Pasa den asteburuan garaipena lortu ondoren, Alfredoren mutilak, zortzigarren jardunaldiari gogotsu  ekingo diote. Oraingo honetan igo berri den Kukuyaga Etxebarri F.S talde izango du aurrez aurre. Aukera polita, beraz, borrokan jarraitzeko eta puntako postuetan kokatuko dituzten hiru puntuak lortzeko. Hala ere, ez da partida erosoa izango. Aurreko aldietan ikusi dugunez, kategoria honetako puntuak lortzea ez da lan erraza eta oso liga estua izaten ari da, bai goiko aldetik baita beheko mailan ere. Etxeko taldea, hamahirugarren postuan egon arren, partidu oso lehiatuak ari dira jokatzen  eta jokalarien kalitatea ikusirik, moreak bere [...]

25 2019.10.25

Bere publikoaren aurrean berreskuratu nahi du garaipena Lauburuk

2019-10-25T11:04:45+02:0025/10/2019|Tags: , , |

Pasa den jardunaldian Lauburuk Bizkaian jasandako porrota gainditzeko aukera berri bat izango du larunbatean 18:30ean, Belabietan. Aurrean, Iruñeko San Juan taldea izango du, Kopako kanporaketan aurkaria izan zuen taldea, hain zuzen. Hamar egunetan elkarren kontra jokatuko duten bigarren norgehiagoka izango da larunbatekoa. Nafarrek, Kopan kanporatuta geratu ostean, errebantxa lortzeko helburuarekin bidaiatuko dute Ibarrara, eta intentsitate handiko neurketa izatea espero da. Aurreko aste gogor hura, bi norgehiagoka jokatuta, igaro ondoren, Alfredo Hualderen mutilak indarrak berreskuratzen eta jardunaldi berri hau mimo handiz prestatzen oso kontzentratuta ibili dira. Oihan eta Dani bezalako jokalariek minarekin daude, lehenengoak gainkargatik eta bigarrenak orkatilan jasandako kolpeagatik, [...]

21 2019.10.21

Zierbenan ezagutu du porrota Lauburuk

2019-10-21T17:03:06+02:0021/10/2019|

Zierbenaren pista zailean puntuak lortzea ezinezkoa egin zitzaion Laubururi eta astea biribildu ezinik geratu behar izan zuen. Bizkaitarren atearen aurreko trebezia faltak hutsik itzultzea kondenatu zituen moreak. Hasieran bi taldeak defentsa altuak jarri zituzten, baloiaren aurreratzea eragotziz, eta ondorioz, atera iritsiera gutxi ikusi ziren. Biek izan zituzten aukerak, baina ibartarrak markagailuan aurretik jartzeko bi okasio garbi izan zituzten atsedenaldiaren aurretik. Hala ere, hutseko berdinketarekin iritsi ziren lehenengo zatiaren amaierara. Bigarren zatian bi aldeak dena ematera atera ziren. Hirugarren minutuan Antxonek botatako baloiak langa jo zuen ia-ia gola ukituz, baina handik gutxira Segurak, bandatik okertutako jaurtiketa eginez, sarean sartu eta markagailua [...]

18 2019.10.18

Aste biribila izatea nahi du Lauburuk

2019-10-18T13:33:45+02:0018/10/2019|Tags: , |

Bizkaira bidaiatuko du taldeak seigarren jardunaldia jokatzera CDF Auzoak Zierbenaren kontra. Errege Koparen 32renetara iritsi izana gozatzeko denborarik gabe, asteburu honetako hiru puntuak lortzeko lehiaketan kontzentratuta dago jada Lauburu Ibarra. Aurkaria Zierbena taldea izango da, ohiko talde zaila eta borrokalaria; 18:30ean izango da bere kantxan. Azken astean lortutako bi garaipenen ostean, lehenengo postuetara igoaraziko lukeen beste hiru puntu gehiago lortuta itxi nahi du astea talde moreak. Kopako norgehiagokaren eta larunbateko jardunaldiarenartean tarte txikia egonda ere, ibartarrak pistan egin duten hobekuntzari helduko diote asteburu honetan zerbait ona ateratzeko. Partida bat edo beste zalantzakor ibili ondoren, moreek aurre-denboraldian zituzten sentsazio on [...]

17 2019.10.17

Kopako aurreko fasea gainditu du Lauburuk Iruñan 

2019-10-17T18:59:04+02:0017/10/2019|

Garaipena lortuz Errege Koparen hurrengo faserako sailkatua geratu zen Lauburu. Bigarren fase honetan Bigarren Mailako talde bat jasoko du Belabietan. Defentsa lan bikain batek oinarritu zuen garaipena, une zehatzetan sufritzen jakin izateak eta bigarren zatiko espazioak aprobetxatuz estrategian trebezia edukitzeak. Iruindarrak baino hobeto kokatuta ikusi ziren ibartarrak hasiera batean, nahiz eta talde berdeak presioaz libratzeko joko luze eta kanpoko jaurtiketekin egindako estrategiak bilatzen zituzten. Ika-mika batzuen ostean Aitzolek ireki zuen markagailua, estrategia gol batekin taldea aurreratuz. Handik gutxira, San Juanek berdinketa egin zuen Guillek burututako bakarkako jokaldi batekin. Ibartarrak falta eta txartelak pilatu zituzten eta honek lehenengo zatiaren azken minutuak [...]

16 2019.10.16

Koparen atarian da Lauburu

2019-10-16T09:22:31+02:0016/10/2019|Tags: , , |

A.D. SAN JUAN - LAUBURU KE IBARRA Urte luze bat pasa ondoren, berriro Kopa iritsi zaio Laubururi. Pasa den denboraldia bigarren postuan amaitu ostean, merituzko postu honek Errege Kopan jokatzeko aukera eman dio talde moreari. Nafarroan izango da oraingoan eta iazko aurkari bera izango du parean, AD San Juan, final 32renetara iristeko bazterrean utzi behar izan zuen talde nafarra, hain zuzen. Kanporaketa honetan irabazle ateratzen denak, hurrengo errondan Bigarren Mailako talde baten kontra jokatzeko aukera irabaziko du sari moduan. Garbi dago moreek eta berdeak parez pare jarriko dituen neurketa bat izango dela eta Alfredo Hualderen mutilak dena ematera aterako [...]

10 2019.10.10

Berriro garaipena lortzeko prest da Lauburu 

2019-10-10T19:37:58+02:0010/10/2019|

Datorren larunbatean 18:30ean, Lauburuk Patatas Gómez AD Sala 2012 talde aragoiarra izango du aurrean Belabietan. Zeruertzean beste aukera berri bat sortu zaio talde moreari eta berebiziko garrantzia duten hiru puntuak lortzeko parada izango du laugarren jardunaldi honetan. Bi berdinketa jarraian egin ostean, Alfredo Hualderen mutilak ahalik eta gehien saiatu beharko dira puntuak etxeko bidean jartzeko. Azken norgehiagoketan golaren aurrean erakutsi duten abilezia faltari irtenbidea bilatzea determinantea izango da goiko postuetatik ez urruntzeko. Gainera, Iruñean San Juanen kontra jokatu beharko duen Errege Koparen aurreko fasearen bezperatan gaudenez, larunbatean irabazteak hitzordura sentsazio onekin iristea ahalbidetuko luke. Horretarako Lauburuk bere indar guztia [...]

7 2019.10.07

Puntua erreskatatu du Lauburuk Tausten (2-2)

2019-10-07T17:29:41+02:0007/10/2019|

Lauburuk ezin izan zuen berdinketa gainditu Aragoiko lurretan; lehenengo zatian nagusitu zen, baina ez zuen amaitzen asmatu. Bigarren zatian berriz, Aragoikoek beren minutu onenak jokatu zituzten eta ezusteko txar bat emateko zorian egon ziren, ondorioz, azken bost minutuetan berdindu behar izan zuten moreek. Hasieratik bi apustu desberdin ikusi ziren pistan: etxekoek defentsa bere kantxan jarrita eta espazioa txikitu nahian; Ibarrakoek berriz, alturazko defentsari ekin zioten Zaragozakoei solturarekin jokatzea eragotziz. Gauzak honela, baloia Ivan Cuajardoren atean ibili zen denbora guztian, baina jokalari moreek ez zuten amaieran sarean sartzea lortzen. Taustek ere kontra bizkorrak sortzen zituen eta arriskuarekin iristen zen. Azkenean [...]

4 2019.10.04

Garaipenaren bila abiatuko da Lauburu Aragoiko lurreetara 

2019-10-04T18:48:58+02:0004/10/2019|

Alfredo Hualderen mutilak garaipenaren bidera itzuli nahi dute. Pasa den asteburuan derbian berdindu ostean, oraingoan igo berria den Tauste taldearen kontra jokatzera egokitu zaie moreei. Cinco Villas hirian izango da 18:00etan. Norgehiagoka zaila izango da, baina Lauburuk etxetik kanpora duen indarra erakusteko aukera berri bat ere bai. Tauste taldea pasa den denboraldian igo zen 2.B-ra meritu propioekin, Zaragozako multzoan 3. maila nazionaletik urtetan igotzen saiatu ondoren. Taldeak izan dituen lehenbiziko konpromisoetan erakutsi du jada, duen kalitatea eta intentsitatea. Liga etxetik kanpora Kukuyaga taldeari irabaziz hasi zuen eta kategoriako faborito den Guardo taldeak ere, ederki sufritu zuen Tausteren kantxan. Sailkapenean bederatzigarren [...]

1 2019.10.01

Derbi parekatua Belabietan (3-3)

2019-10-01T08:33:13+02:0001/10/2019|

Larunbat arratsaldean Belabietara hurbildu zen zale andanaren aurrean ikuskizun ederra eman zuten Gipuzkoako areto futboleko adierazle gorena diren bi taldeak. Lauburuk ez zuen ohi bezain trebe jokatu eta tolosarrek norgehiagokako ekintza bakoitzean fede handia erakutsi zuten, moreek markagailuan aurreratzen ziren orduko berdinketa lortuz, eta azken bost minutuetan hiruna amaitu arte. Lehenbiziko minutuetan Laskorain kontzentratuago ikusi zen, eta defentsan sutsuago. Lauburu berriz, asentatu ezinik ibili zen, baloiarekin mina eragin gabe eta horitxoek talde morearen areara arrisku handiz iristeko baliatu zituzten akatsak egiten defentsan. Birritan jo zuen bisitarien baloiak etxeko atearen zutoina. Estrategia jokaldiekin bakarrik mintzen zuten talde bisitaria Alfredo Hualderen [...]

Go to Top