Bukaera arte garaipena bilatu zuen Laubururentzat inflexio-puntua (2-2)
Pinsequeren kantxa bat bezalako batean puntuak gehitzea harrotzekoa bada ere, atzoko norgehiagokak zapore gazi gozoa utzi zion Laubururi; atzoko partidara bertako taldea baja garrantzitsuren baten ondorioz lermatua iritsi zelako gehienbat. Hala eta guztiz, talde aragoiarrak norgehiagoka bikaina burutu zuen eta partidaren momentu batzuetan Lauburu intentsitatean gainditu zuen. Moratuek berriz, 2-0eko emaitza txar bati buelta emateko gai izan ziren berdinketaraino iritsiz, eta sari handiagoa lortzeko adina meritu ere izan zuten bigarren zati on bat osatuz. Ibarrakoak ongi sartu ziren partidan. Lehenbiziko minutuak baloiaren zirkulazioan oso bizi agertu ziren, honek, goitik presionatzen saiatzen ari zen Pinsequeri, baloiak ostea eragozten ziolarik. Hala [...]