IDEIAK ARGI
Bihar, Belabietan, Errioxako FS Villa de Quel hartuko dugu arratsaldeko 18:30ean. Liga amaitzeko sei jardunaldi besterik falta ez direnean, badakigu zer behar dugun, eta ezin gara batere deskontzentratu. Joan den larunbatean Zierbenaren aurka lortutako garaipenak energia positiboz betetzeko balio izan zuen arren, oso argi daukagu puntuak lortzea funtsezkoa dela oraindik. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 12. postuan dago gaur egun, 26 puntu pilatuta (gure taldeak baino 2 gutxiago), 7 partida irabazita, 5 berdinduta eta 12 galduta. Lehen itzulian elkarren aurka jokatu genuen partida aipatzen badugu, emozioz beteriko norgehiagoka datorkigu gogora, non amaierara arte ez zen ezer erabakita egon. Azkenean, tentsio momentu ugari [...]









