GUTXI BATZUEK SOILIK LORTU DUTENA
Ligako txapeldun izendatu ondoren, ekainaren 5ean jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak Espainiako Jubenilen Txapelketari dagokion aurre faseko lehen partida. Ibartarrek merezitako lehen postua lortu dute eta, horri esker, Belabietan izango da aipatutako neurketa. Hortaz, esperientzia berezia eta aberasgarria izango da Klubarentzat eta taldearentzat, nahiz eta ikusleek ezin izango duten bertaratu. Gainera, Lauburuk laugarren aldiz hartuko du parte txapelketa ospetsu honetan, non oinarrizko areto-futboleko maila goreneko talde nazional onenek elkarren aurka jokatzen duten. Gutxi batzuen eskura dagoen zerbait da hau dena. Izan ere, talde morearekin batera, Inter, Barça, Boadilla edo Pozo bezalako Klub handiek bakarrik hitz egin dezakete horrelako parte-hartze [...]









