2 2023.11.02

LORTUTAKOA PIXKANAKA BARNERATZEN

2023-11-02T12:05:15+01:0002/11/2023|

Asteartean Errege Kopako hirugarren kanporaketa jokatu genuen Wanapix Sala 10-en aurka. Azken orduko ustekabeak medio, Belabietan ezin izango genuela jokatu jakinarazi ziguten, eta beraz, irtenbide bila jarri, eta pista alternatibo bat bilatu behar izan genuen, kasu honetan Urnietako Kiroldegian. Horrela, zaleekin betetako bi autobusekin, aspaldiko partidarik zirraragarrienetako bati eman genion ongietorria, espero gabe. Dani, Chuky, Ivan, Txiki eta Raulekin hasi genuen norgehiagoka, eta 30. segundoan, Wanapix Salak markagailua estreinatu zuen eskuin hegaletik jaurtiketa sartuta, hegaleko sakean gure akats bat aprobetxatzen (0-1). 0-1ekoa hain azkar iristeak ez zituen gureak desmotibatu, eta, Zaragozakoen intentsitateari eutsiz eta aurre eginez, ezker hegaletik berdintzeko zorian [...]

27 2023.10.27

KATEGORIAKO BISITA ESTREINALDI BEREZI BATEAN

2023-10-27T16:58:46+02:0027/10/2023|

Asteartea egun handia izango da, Errege Kopa helduko baita BELABIETAra. Bai, bai. Denbora luze itxaron ostean, ETXERA ITZULIKO GARA, eta modu BEREZI batean egingo dugu, Wanapix Sala 10, gaur egun Bigarren Mailan lehiatzen den Aragoiko taldea, hartuta. Partida hau Kopako hirugarren kanporaketari dagokio, eta atzeratutako norgehiagoka dela kontuan hartuta, badakigu irabazleak Lehen Mailako CD XOTA gure bizilagun nafarren aurka neurtuko dituela indarrak hurrengo kanporaketan. Zentzu horretan, egun taulako 7.postuan dagoen Wanapix Sala 10 bezalako talde bati irabaztea benetan zaila izango dela badakigu. Izan ere, banakako mailan oso jokalari indartsuak izateaz gain, jokoaren arlo guztietan jokatzen du oso ondo, eta, [...]

24 2023.10.24

DEFENTSAKO AKATSEK GURE GARAIPENA ERAMAN DUTE

2023-10-25T16:33:19+02:0024/10/2023|

Larunbatean Villa de Ribafrecharen aurka jokatu genuen Ligako seigarren jardunaldia, eta puntu bakarra atera genuen, aurkaria emaitzari lotu baitzitzaion amaierarako 10 segundo besterik falta ez zirenean. Marcos, Alvaro, Chuky, Ivan eta Raul hasierako bostekoarekin ekin genion partidari. Errioxarrak izan ziren markagailua estreinatzeko arduradunak (0-1), baina 12. minutuan berdinketa iritsi zen Txikik estrategiaz asmatu zuenean, hegaleko sake baten ostean (1-1). Gainera, atsedenaldirako 6 minuturen faltan, Chukyk aurretik jarri gintuen lapurreta bat egin, eta ondorengo kontraerasoari esker (2-1). 2-1ekoarekin, talde bisitariak ez zuen barkatu, eta berriro berdindu zuen partida, ez defentsak ez Marcosek urrundu ezin izan zuen jaurtiketa batekin (2-2, min 17). [...]

20 2023.10.20

EZINBESTEKOA DA BATZEN JARRAITZEA HELBURUTIK EZ ALDENTZEKO

2023-10-20T10:11:09+02:0020/10/2023|

Bihar Ligako seigarren jardunaldiari egingo diogu aurre, eta Errioxako Villa de Ribafrecha hartuko dugu, 2B mailara igo den talde berrietako bat. Partida arratsaldeko 20:15ean izango da Donostiako Bidebieta kiroldegian, eta aurreikuspenak betetzen badira, gure Belabieta maitetik kanpo etxeko bezala jokatuko dugun azkena izatea espero dugu. Ribafrechak ez du punturik lortu orain arte Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken postuan dago, orain arte jokatutako 5 jardunaldietan punturik lortu ez duelako. Nolanahi ere, datu horrek ezin digu balio ohi baino erlaxatuago joateko. Izan ere, errioxarrek markagailu ez atseginekin amaitu dituzten jardunaldiak jokatu dituzten arren, batzeko zorian egon dira bitan jarraian, Zierbena eta Anaitasuna bezalako [...]

16 2023.10.16

MIKEL DIESTRO: “GAUR IRABAZTEA OSO GARRANTZITSUA IZAN DA, BAITA MAILA EMOZIONALEAN ERE”

2023-10-16T21:18:17+02:0016/10/2023|

Larunbatean Tolosaldeko derbia jokatu genuen; bi denboraldi luzez itxaron dugun derbia, Donostian jokatu arren, talde bateko zein besteko zaleei esker harmailak giro ederrarekin bete dituen derbia. Gisa honetako norgehiagoken berezitasuna medio, Dani, Beñi, Txiki, Zaldua eta Gorkarekin hasi genuen partida. Taldeko lehen ekintzak onak izan ziren, eta eroso geunden. Ondorioz, 8. minutuan iritsi zen aldeko gola, Cecik area barrutik aldaratze batean sartu zenean (0-1). Handik bi minutura, Ivanek Ceciren zerbitzura sartu zuen (arrisku gunetik honek ere), berak egindako lapurreta bati esker (0-2). Ondoren, atsedenaldirako 7:32 falta zela hurbildu zen Laskorain, jokaldia bigarren zutoinetik gauzatuta (1-2). Hala ere, aldea handitzea [...]

11 2023.10.11

ITZULI DA TOLOSALDEKO DERBIA

2023-10-11T10:12:39+02:0011/10/2023|

Larunbatean Laskorain KE taldearen aurkako DERBIA jokatuko dugu, areto futboleko zale ororentzat eskualde osoko norgehiagoka garrantzitsuenetarikoa dena. Tolosan eta Ibarran ikusmin handia sortzen duen partida da, eta zaleentzat ez ezik, jokalarientzat ere da oso berezia, gehienak pistatik kanpo ere ezagutzen baitira. Atzera begiratuta, nola ahaztu Belabietako eta Usabalgo harmailak indarrez, animoz eta giro bikain batez beteak. Orain, 20-21 denboraldian mailaz jaitsi ondoren, Laskorainek lekua hartu du berriro gure Ligan, eta, gaur egun, puntu bat pilatu du sailkapenean, lehen jardunaldian Full Energia Zaragozaren aurka berdindu ostean. Hala ere, taldea ondo ezagututa, ez dugu zalantzarik 40 minutuak, batez ere, indarrez eta [...]

9 2023.10.09

BETE-BETEKO PARTIDA 3 PUNTU BATZEKO

2023-10-09T18:30:50+02:0009/10/2023|

Larunbatean Burgosko CD Juventud del Círculo taldearen aurka jokatu genuen Ligako 4. jardunaldia. Ceci, Txiki, Beñi, Beñat Zaldua eta Marcos bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka, eta, baloia martxan jarri eta 2 minutura, Beñat Zalduak ireki zuen markagailua (1-0) jaurtiketa batekin asmatu ondoren. Hortik aurrera, pixkanaka, gure taldeak alderdi guztietan izan duen bilakaera ikusten hasi ginen, nahiz eta batez ere hobekuntza hau erasoan nabaritu. Hala ere, lehen zatiaren erdialdera, neurketa berdindu zuten (2-2) hurrengo 3 golak iritsi ziren, bi kontra (lehena 2x2 batean bigarren zutoinean amaituta, bestea, Marcosek ateko sakean egindako akats bat aprobetxatuta) eta bat alde (Chukyk egina, Raulen diagonal [...]

6 2023.10.06

LAN HANDIKO ASTEA LAUGARREN JARDUNALDIARI ONGIETORRIA EMATEKO

2023-10-06T16:04:53+02:0006/10/2023|

Aste honetan, “etxera” itzuliko gara, eta Burgosko Juventud del Círculo taldearen bisita jasoko dugu. Ligako laugarren jardunaldiari dagokio norgehiagoka honek, eta Donostiako Gasca kiroldegian jokatuko dugu beste behin, 18:00etan. Hasiera ona aurkariarentzat Gure aurkaria izango den Juventud del Círculo taldeak hasiera ona eman dio denboraldiari, eta 4. postuan jarri da 2 garaipen (SCDR Anaitasuna-ren eta San Cristobal CS-ren aurka) eta berdinketa baten ostean (Zierbenarekin). Oraindik porrota ezagutu gabe, 7 puntu lortu dituzte, San Juanek eta Zierbenak, hurrenez hurren 3. eta 2. postuan daudenak, bezalaxe. Horrekin, badakigu Burgoskoentzat oso garrantzitsua dela dinamika positibo horri eustea;  izan ere, sareen bitartez adierazi [...]

1 2023.10.01

MEREZITAKO PORROTA SAN JUANEN

2023-10-01T12:53:40+02:0001/10/2023|

Atzo Iruñera joan ginen AD San Juanen aurka lehiatzera Ligako 3.jardunaldian. Dani, Raul, Ivan, Txiki eta Gorka bostekoarekin hasi genuen partida, eta kontuan hartuta etxekoek pista erdiko defentsa aukeratu zutela hasieratik, behin baino gehiagotan saiatu ginen Gorka pibotarekin arerioaren area barruan jokatzen. Horrez gain, Cecik zutoinera bidalitako baloi batek markagailua ireki ahal izan zuen 5. minutuan. Saiakera hori alde batera utzita, ez zen ezer azpimarragarririk gertatu 8. minutura arte, Gorkak arratsaldeko lehena sartu zuenean Txikiren alboko sake batetik baloia jaso ondoren (0-1). Segundo batzuk geroago, San Juanek kontraeraso batean berdindu zuen (1-1), eta minutu baten barruan, beste gol bat [...]

29 2023.09.29

AHALEGIN BIKOITZA

2023-09-29T19:15:13+02:0029/09/2023|

Bihar Iruñera joango gara Ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatzera (16:00etan, Donibane Kirol Elkartean). Aste hau berezia izaten ari dela kontuan hartuta (asteartean Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatzetik gatoz eta), ahalegina bikoitza izango da. Hala ere, sentitzen dugun gogoa berdina izaten jarraitzen du, eta taldea sailkapenean puntuak batzen jarraitzeko helburura bideratuta dago. Horrela, biharko neurketa erronka bat gehiago izango da, eta hori gaindituz gero, goiko postuetan dauden taldeei gehiegi urruntzen ez uzteko balioko liguke. Hain zuzen ere, talde horien artean dago gure aurkaria: AD San Juan. 22-23 denboraldian Ligako txapeldun izan zen SCDR Anaitasunaren aurka berdinketa batekin estreinatu ondoren, nafarrek [...]

Go to Top