ZERBAIT IKARAGARRITIK HIRU PAUSORA
Larunbatean denboraldiko arratsalderik zirraragarrienetako bat bizi genuen Belabietan, eta bai jokalariak, baita zaleak ere, sekulako gozamenarekin irten ginen partidatik. Jokoan dagoena kontuan hartuta ulergarria den urduritasunarekin, zelaira atera ginen Dani, Uri, Oscar, Txiki eta Bolirekin. Lehen minutuetan, behin baino gehiagotan hurbildu ginen aurkako atera, baina zatiaren erdia iritsi arte itxaron behar izan genuen lehen gola ikusteko: Urik eta Chukyk bizkarra irabazten zioten atezainari, eta area barrutik sartzen zuen azken honek (1-0). Ondoren, 4 minutu gehiago behar izan zituen bikote honek antzeko gola sartzeko (2-0), oraingoan nagusitasunean jokatuta aurkarietako batek txartel gorri zuzena jaso zuelako. 2-0ekoarekin, markagailuan hurbildu zen Brunete [...]









