Partida gogorra larunbatean Lauburu eta Patatas Gomez taldeek jokatutakoa; bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenbiziko 25 minutuetan Lauburu nagusitu zitzaion aurkariari eta 4-1eko emaitzara iritsi ziren. Azken 15 minutuetan berriz, Patatas Gomez taldeak defentsa morea menderatu zuen bosteko jokoarekin, amaierarako 15 segundoren faltan penalti bikoitzarekin emaitza berdintzeko aukera izan zutelarik, nahiz eta azkenean ez zuten sartu.
Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeak norgehiagoka, defentsarekin presioa eginez, aurkariaren erasoak eragozteko asmoz. Bertakoak argiago ikusten zuten aurkariaren defentsa eta arriskuarekin iristen hasi ziren Zaragozakoen atera. Zumetak eman zuen lehenbiziko abisua, langara botatako jaurtiketa bortitz batekin. Golak lehenengo zatiaren azken fasean iritsi ziren. 1-0ekoa Antxonek egin zuen; Zumetarentzat bidali kornerra ateratzean, honek bolean bota eta Antxon berak, markarik gabe zegoen bigarren zutoinetik sartu zuen. Handik pixka batera iritsi zen 2-0ekoa. Andonik baloia ostu eta trantsizio bizkor baten ostean Garmeni pasa eta honek atezaina menderatu zuen azpitik. Azken minutuan Patatas Gomez taldearen gola iritsi zen: Franek, area barruan bakarrik, korner bat errematatu zuen. Honela abiatu ziren aldageletara.
Gogor hasi zuen Lauburuk bigarren zatia, lehenbiziko lau minutuetan bi gol egin zituen tartea handituz. Lehenengo Antxon izan zen; banakako jokaldi batean parekoaz libratu eta jaurtiketa bortitz batekin atezaina menderatuz. Handik gutxira bere anaia Oihanek amaitu zuen Andonik bikain eramandako kontra batekin 4-1 eginez. Hemendik aurrera ordea, aurretik 14 minutu geratzen zirela, Miguel Escosak norgehiagoka erabat aldatu eta bosteko jokoa sartu zuen. Baloia aragoiarren esku jarri zen orduan, baina aukerarik garbienak Lauburuk sortzen zituen kontra bizkorren bidez. Sei minutu falta zirela, Alejandrok tartea murriztu zuen bisitarientzat eta emaitza iraultzean pentsatzen hasi ziren. Une horretan Lauburuk ere bostekoa atera zuen, protagonista izateko asmoarekin, eta norgehiagoka ixteko aukeraren bat izan zuten. Alta, bost falta pilatuta zituen talde moreak eta bere defentsa-aukerak murrizten zituen egoera honek. Amaierarako bi minutu faltan penalti bikoitza batean Alejandrok 4-3koa egin zuen eta minutu bat beranduago Zumetak moreentzako bosgarren gola sartu zuen Javi Saldisek lehenengo lerroan ostu ostean. Ez zen amaiera izan; 30 segundo faltan berriro Alejandrok, Josebaren hanka tartetik sartu zuen, 5-4koa zen. Epaileek beste falta bat gehiago ebazteko denbora ere egon zen, ondorioz penalti bikoitza berriro. 15 segundo faltan Alejandrok bota zuen berriro, baina oraingoan ez zuen asmatu eta holaxe amaitu zen norgehiagoka, 5-4ko emaitzarekin.
Kostatako garaipena eta gogorra; garbi geratzen da, denboraldi garai honetan edozein taldearen kontra jokatuta ere, hiru puntuak lortzea oso zaila dela. Hiru puntu gehiago Laubururentzat eta hurrengo bi jardunaldiak baikor hartzeko indarra ematen dutenak. Lehenbizi San Juanen kontra jokatuko dute Iruñean eta 15 egun ondoren Tolosaldeko derbia izango da Belabietan Laskorainen kontra.
 
#AukeratuMoreeginLaburu #GoazenLauburuKEIbarra
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, Antxon (2), Aitzol, J. Saldise eta Zumeta (1).
Jokatu zuten beste jokalariak: Oihan (1), Beñat, Alvaro, Andoni, Garmen, Dani G. eta Joseba.
AD SALA 2012 – PATATAS GÓMEZ: Santi, Fran, Fer, Alvaro eta Alejandro.
Jokatu zuten beste jokalariak: Joaquin, Alberto, Carlos, Victor eta Sergio.
GOLAK
1-0 MIN 11 – Antxon
2-0 MIN 15 – Garmen
2-1 MIN 19 – Fran
ATSEDENALDIA
3-1 MIN 22 – Antxon
4-1 MIN 24 – Oihan
4-2 MIN 34 – Alejandro
4-3 MIN 38 – Alejandro
5-3 MIN 39 – Zumeta
5-4 MIN 40 – Alejandro
EPAILEAK
Angel Manchado García (Kantabriako Komitea)
Ruben Sobaler Pesquera (Kantabriako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Txema Montero Celaya (Euskal Komitea)
Atsedenaldian, Danon Txokoa jatetxeak eskainita, burututako bi lagunentzako bazkari baten zozketan irabazlea Felipe Hualde izan zen. Zorionak!!!