Garaipenaren bidera itzuli da Lauburu (5-4)

Partida gogorra larunbatean Lauburu eta Patatas Gomez taldeek jokatutakoa; bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenbiziko 25 minutuetan Lauburu nagusitu zitzaion aurkariari eta 4-1eko emaitzara iritsi ziren. Azken 15 minutuetan berriz, Patatas Gomez taldeak defentsa morea menderatu zuen bosteko jokoarekin, amaierarako 15 segundoren faltan penalti bikoitzarekin emaitza berdintzeko aukera izan zutelarik, nahiz eta azkenean ez zuten sartu. Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeak norgehiagoka, defentsarekin presioa eginez, aurkariaren erasoak eragozteko [...]