Garaipenaren bidera itzuli da Lauburu (5-4)

Partida gogorra larunbatean Lauburu eta Patatas Gomez taldeek jokatutakoa; bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenbiziko 25 minutuetan Lauburu nagusitu zitzaion aurkariari eta 4-1eko emaitzara iritsi ziren. Azken 15 minutuetan berriz, Patatas Gomez taldeak defentsa morea menderatu zuen bosteko jokoarekin, amaierarako 15 segundoren faltan penalti bikoitzarekin emaitza berdintzeko aukera izan zutelarik, nahiz eta azkenean ez zuten sartu. Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeak norgehiagoka, defentsarekin presioa eginez, aurkariaren erasoak eragozteko [...]

Derbi bat eta bi helburu

Larunbatean 2.B mailako euskal derbiaz gozatzeko parada izango dugu berriro Belabietan. Aurtengo bigarrena izango da eta oraingoan moratuen lehenengo taldea Elorrioko Buskantza talde bizkaitarraren kontra neurtuko da. Elorrioko taldea iaz igo zen kategoria honetara, Bilbok uko eginda gero. Talde porrokatua da eta bertako zein inguruko jokalari beteranoak ditu. Egun, Nalda eta San Juan taldeen kontra egindako berdinketarekin lortutako bi punturekin, sailkapeneko azkeneko postuan dago. Argi dago hala ere, [...]

2017-11-09T22:04:19+01:0009/11/2017|Tags: , |
Go to Top