11 2019.03.11

Garaipenaren bidera itzuli da Lauburu (5-4)

2019-03-11T11:28:58+01:0011/03/2019|Tags: , , , |

Partida gogorra larunbatean Lauburu eta Patatas Gomez taldeek jokatutakoa; bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenbiziko 25 minutuetan Lauburu nagusitu zitzaion aurkariari eta 4-1eko emaitzara iritsi ziren. Azken 15 minutuetan berriz, Patatas Gomez taldeak defentsa morea menderatu zuen bosteko jokoarekin, amaierarako 15 segundoren faltan penalti bikoitzarekin emaitza berdintzeko aukera izan zutelarik, nahiz eta azkenean ez zuten sartu. Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeak norgehiagoka, defentsarekin presioa eginez, aurkariaren erasoak eragozteko asmoz. Bertakoak argiago ikusten zuten aurkariaren defentsa eta arriskuarekin iristen hasi ziren Zaragozakoen atera. Zumetak eman zuen lehenbiziko abisua, langara botatako jaurtiketa bortitz batekin. Golak lehenengo zatiaren azken fasean iritsi [...]

15 2018.11.15

Lauburu Ibarra Mahala Asturiasera doa puntuak gehitzera

2018-11-15T20:07:35+01:0015/11/2018|Tags: , , |

Ligako zortzigarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Lauburu Ibarra Mahalak. Ibartarrak Asturiasko Pola de Siero herrira bidaiatuko dute, 16:45ean bertako taldearen kontra jokatzeko asmoz, Siero FS. Goizeko zortziretan aterako da talde morea Belabieta kiroldegitik. Asturiaskoek bigarren urtea egingo dute kategoria honetan. Landutako taldea da eta Hugo De La Nava teknikoak gidatzen du; eskarmentu handia du honek bigarren mailan, bertan Gasifred eta Gijon el Llano bezalako taldeak entrenatu ditu-eta. Larunbateko norgehiagokari begira, entrenatzaile moreak ezingo du Ion Ander Cuadradorekin kontatu, azken hiru neurketak jokatzea eragotzi dion soleoko lesioaz pixkanaka osatzen ari baita oraindik. Pasa den larunbatean ligako lehenbiziko tantoa lortuta, eta konfiantza [...]

Go to Top