Orixe eta Lauburu izan dira aurrez aurre 11.jardunaldian. Ibartarrek 11-3 emaitzarekin irabazi dute partidua.
Zenbakiek laburtzen dute orain arte ligak emandakoa. Lauburuko neskak, gaur-gaurkoz, lidergoan daude, iaz baino urrats bat gorago. Aurkari zuzenen kontrako azken bi garaipenek eta asteburuko partidan hiru puntuak lortzeak lidergoa sendotu die.
Uzturpen jokatu arren, etxean hartu dute Samaniegoko taldea. Lehen unetik idatzi diren partidaren ezaugarriak ez dira aldatu minutuak pasa ahala: intentsitate ez oso altua baina kontraeraso biziak. Eta horrela lortu dute lehen unetik markagailua aldeko izatea, kontraerasoan barkatu gabe golak sartuta. 6-0 aldea lortu dute. Orixekoek gola sartu dute gero, 6-1.
Baina partiduak traza bera izan du bigarren zatian. Beste horrenbeste gol etxekoentzat eta bi tolosarrentzat. 11-3 emaitzarekin bukatu da partidua.
Pasa den asteburuko garaipena kontuan izanda liderrak dira ibartarrak Idiazabal eta Eskoriatza aurkari zuzenak atzetik dituztela.