Azken minutuetan lortutako hiru punturekin itzuli da Lauburu
Lan asko egin behar izan zuen talde moreak Etxebarrin Kukuyaga taldearen aurrean irabazteko. Bertako taldeak norgehiagokari eutsi zion hasiera-hasieratik tentsioa eta intentsitatea ezarriz eta moreek bai erasoan bai defentsan erakutsitako eraginkortasun faltak, partida azken minutuetan bosteko jokoaren bidez erabakitzera behartu zituen ibartarrak. Ibartarrak defentsa altuarekin hasi zuten norgehiagoka, bizkaitarrei zirkulazioa eragotziz; ostutako baloien bidez bertako atearen inguruan iritsierak eta estrategiak sortzen zituzten. Kukuyagak berriz, kontra bizkorrak bilatuz pista erdiko defentsa bat aukeratu zuen, honela, bere aukerak sortu zituelarik. Lauburuk ordea, ez zituen bere okasioak aprobetxatzen eta atezain bizkaitarrak bere taldea hutsean mantentzen jarraitzen zuen. Hamabigarren minutuan Andonik beste Andoniren [...]