20 2018.08.20

Sentsazio ona, aurre-denboraldiko lehenbiziko lagunartekoan

2018-08-20T10:41:04+02:0020/08/2018|Tags: , |

Lauburu KE Ibarraren 2.B taldea Bizkaiara mugitu zen, Zierbena CDF taldearen aurka aurre-denboraldiko bere lehenbiziko norgehiagoka jokatzeko asmoz. Partida mota hauetan emaitza gutxienekoa bada ere, tokiko taldeak 4-2 irabazi zuela esan behar. Moratuen taldean, Iñaki Peña, Javi Saldise, Beñat Aldalur, Oihan, Zumeta, Andoni Agirrezabala, Kike Martinez, Dani Garcia eta Alvaro Alonsok jokatu zuten. Partida bizkaitarrek menderatuz hasi zen, eta horren emaitza bizkaitarren aldera joan ziren norgehiagokaren lehenbiziko bi golak izan ziren. Lauburukoek dinamika hau iraultzen saiatu ziren eta Daviden ate inguruan ere ibili ziren hainbat alditan, baina Zierbenak sartu zuen berriro jokoaren 12. minutuan. Markagailu horrekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren [...]

25 2018.02.25

Pinseque murriztu baten aurrean haize-bolada moratua (9-1)

2018-02-25T16:15:35+01:0025/02/2018|Tags: , |

Pinseque bezalako talde bati bederatzi gol sartzea ez da errepikatzea erraza den lorpen bat. Lauburuk aragoiarrei egotzitako zuzentzailerik zorrotzena izan zen atzokoa, zalantzarik gabe. Talde hau sailkapeneko lehenengo postuak betetzen ohitua dago azken denboraldietan, baina Zaragozakoek duten potentzial hori azken hilabeteetan murriztu egin zaie, lantaldean duten lesio kopurua dela eta. Baja hauen ondorioz, atzoko norgehiagoka ez zen oso ikusgarria izan eta bisitariak Alfredo Hualderen mutilen lan onaren ondorioz denbora baino lehen etsi behar izan zuten. Norgehiagoka azkar jarri zen moratuen alde, ibartarrak neurketara kontzentrazio maila altuarekin sartu ziren, eta hasieratik setiatu zuten Antonioren atea. Honela, lehenbiziko minutua bete aurretik, [...]

Go to Top