Partida on bat jokatu eta hiru puntuekin etorri da Lauburu Ibarra Mahala Errioxatik (2-4)

2019-03-25T22:43:51+01:0025/03/2019|Tags: , , , |

A.D. LARDERO  - LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-4 irabazi zion Lardero talde errioxarrari oso norgehiagoka serioa jokatu ostean. Atsedenaldira 0-3ko emaitzarekin joan ziren bertako taldeari aukerarik ere eman gabe. Etxekoak baloiaren jabe zirela hasi zen norgehiagoka; Arevaloren mutilak intentsitate handiarekin estutzen zuten, Errioxar pista zimurrean baloiaren zirkulazioa zaila izaten dela jakitun. Baloiak bote handia egiten du holakoetan eta kontrolatzea zailagoa suertatzen da. Partidako lehenengo minutuan Iker Zubelzuk 0-1ekoa egin zuen baloia lehenengo lerroan aurreratu ostean. Talde morearen aldeko jarri zen beraz, norgehiagoka eta lehenengo minutu horietan eroso sentitzen ziren baloirik gabe ere. Zortzigarren minutuan Oier Goikoetxeak [...]