Partida on bat jokatu eta hiru puntuekin etorri da Lauburu Ibarra Mahala Errioxatik (2-4)

A.D. LARDERO  - LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-4 irabazi zion Lardero talde errioxarrari oso norgehiagoka serioa jokatu ostean. Atsedenaldira 0-3ko emaitzarekin joan ziren bertako taldeari aukerarik ere eman gabe. Etxekoak baloiaren jabe zirela hasi zen norgehiagoka; Arevaloren mutilak intentsitate handiarekin estutzen zuten, Errioxar pista zimurrean baloiaren zirkulazioa zaila izaten dela jakitun. Baloiak bote handia egiten du holakoetan eta kontrolatzea zailagoa suertatzen da. Partidako lehenengo minutuan Iker [...]