Titulua lortzeko aukerak agortuko ditu Lauburuk bere azken irteeran

2019-05-17T20:57:16+02:0017/05/2019|Tags: , , |

A.D. PEÑA LA UNIÓN CALATAYUD -- LAUBURU K.E. IBARRA Errege Koparako sailkapena denboraldiko helburu nagusietako bat izanda, lortu izanak ematen duen poztasunarekin, baina azken jardunaldira arte ligako tituluagatik borrokatzeko ilusioa eta ardurarekin, Lauburuk kurtsoko bere azken irteera izango du asteburuan. Calatayudera bidaiatu beharko dute Alfredo Hualderen mutilak ligako azken aurreko norgehiagoka jokatzea. Bertakoak, kategoriaz jaitsita jada, bere jarraitzaileez agurtuko dira egun horretan, beraz, norgehiagoka ona burutzen saiatuko direla pentsatu behar dugu. Liga hasiera gogorra egin zitzaien Aragoiarrei. Lehenbiziko jardunaldia irabazi zuten, baina segidan 9 jardunaldietan galdu zuten eta bolada txar horrek azken postuetara eraman zuen taldea. Entrenatzaile aldaketak ere ez [...]