17 2019.05.17

Titulua lortzeko aukerak agortuko ditu Lauburuk bere azken irteeran

2019-05-17T20:57:16+02:0017/05/2019|Tags: , , |

A.D. PEÑA LA UNIÓN CALATAYUD -- LAUBURU K.E. IBARRA Errege Koparako sailkapena denboraldiko helburu nagusietako bat izanda, lortu izanak ematen duen poztasunarekin, baina azken jardunaldira arte ligako tituluagatik borrokatzeko ilusioa eta ardurarekin, Lauburuk kurtsoko bere azken irteera izango du asteburuan. Calatayudera bidaiatu beharko dute Alfredo Hualderen mutilak ligako azken aurreko norgehiagoka jokatzea. Bertakoak, kategoriaz jaitsita jada, bere jarraitzaileez agurtuko dira egun horretan, beraz, norgehiagoka ona burutzen saiatuko direla pentsatu behar dugu. Liga hasiera gogorra egin zitzaien Aragoiarrei. Lehenbiziko jardunaldia irabazi zuten, baina segidan 9 jardunaldietan galdu zuten eta bolada txar horrek azken postuetara eraman zuen taldea. Entrenatzaile aldaketak ere ez [...]

17 2018.12.17

Garaipen bikaina lortu du Lauburuk hondarrekoaren kontra (6-1)

2018-12-17T20:00:33+01:0017/12/2018|Tags: , , , |

Merezitako garaipena lortu dute ibartarrek Peña La Union taldearen kontra. Lehenbiziko zatian markagailuan 2-0ekoa ezarri eta dezente urrundu ziren jada. Eta bigarrenean, hasieran gol bat jaso bazuten ere, joko onarekin eta gol gehiagorekin garaipena ziurtatu zuten. Bi proposamen ezberdinak ikusi ziren partidaren hasieran. Etxeko taldeak aurkariaren baloi-irteeran estutzen zuen eta baloia eskuratu nahian ibili zen aurkariaren aldera pazientziaz iristeko. Aragoiarrek berriz, bere kantxan egiten zuten defentsa, ibartarren erasoa eragotziz eta kontra bizkorrekin ateraz. Hasieran defentsa mota hau irakurtzea kosta egin zitzaion Laubururi, baina minutu batzuk igarota Ivanen atera arrisku handiarekin iristen hasi ziren. Zortzigarren minutura inguratzean sartu zuen Garmenek 1-0ekoa, [...]

Go to Top