Lauburu Ibarra Mahala hobeak ezin izan zituen hiru puntuak eskuratu

Lauburu Ibarra Mahalak 1-4 galdu zuen Gora Bilbaoren kontra, ondorioz ligako hirugarren jardunaldian puntuak gehitu gabe jarraitzen duelarik. Ibarrakoek ongi lehiatu zuten norgehiagoka guztian zehar, baina neurketaren une garrantzitsuenetan ez zuten defentsa-lanetan asmatzen jakin izan.Bi taldeak markak pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi zuten partida, baloia aurkariaren atetik hurbil berreskuratu nahian. Lehenbiziko hurbilketak iritsi ziren, baina atezainen lan onda medio, bietako inork ez zuen sartzeko abileziarik izan. Lehenengo zatiaren erdira iritsi [...]