15 2018.11.15

Lauburu Ibarra Mahala Asturiasera doa puntuak gehitzera

2018-11-15T20:07:35+01:0015/11/2018|Tags: , , |

Ligako zortzigarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Lauburu Ibarra Mahalak. Ibartarrak Asturiasko Pola de Siero herrira bidaiatuko dute, 16:45ean bertako taldearen kontra jokatzeko asmoz, Siero FS. Goizeko zortziretan aterako da talde morea Belabieta kiroldegitik. Asturiaskoek bigarren urtea egingo dute kategoria honetan. Landutako taldea da eta Hugo De La Nava teknikoak gidatzen du; eskarmentu handia du honek bigarren mailan, bertan Gasifred eta Gijon el Llano bezalako taldeak entrenatu ditu-eta. Larunbateko norgehiagokari begira, entrenatzaile moreak ezingo du Ion Ander Cuadradorekin kontatu, azken hiru neurketak jokatzea eragotzi dion soleoko lesioaz pixkanaka osatzen ari baita oraindik. Pasa den larunbatean ligako lehenbiziko tantoa lortuta, eta konfiantza [...]

19 2018.10.19

Sailkapenean igotzen jarraitzeko helburuarekin bidaiatuko du Lauburuk Zaragozara

2018-10-19T19:34:28+02:0019/10/2018|Tags: , , , |

PATATAS GÓMEZ A.D. SALA 2012 - LAUBURU K.E. IBARRA Hamabost egunetan Zaragozara egin beharko duen bigarren bidaia izangoa hau Ibarrakoentzat. Oraingoan AD Sala 2012 taldearen kontra jokatzeko, Bigarren B Mailan aurtengo denboraldian debutatzen duen taldea. Sailkapena xehetzen ari den garai honetan, moreak taularen goiko aldean finkatzeko helburu argiarekin egiten diote aurre norgehiagokari. Bost jardunaldi jokatu ondoren, berdinketa bat, bi garaipen eta beste bi porroten bidez lortutako 7 puntu pilatu ditu Lauburuk. Aste honetako aurkariak erregistro berberak dituenez, neurketaren garrantzia agerikoa da. Kontuak ateratzeko oraindik garaiz bada ere, buruan kokatzen den taldeak abiadura hartu duela dirudi, puntuei dagokienez behintzat, beraz, ez [...]

18 2018.10.18

Lauburu Ibarra Mahalak egungo ligako txapeldunaren aurka jokatuko du Castron

2018-10-18T20:19:09+02:0018/10/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako laugarren jardunaldia jokatuko du larunbatean 16:00etatik aurrera. Ibartarrak Kastrora bidaiatuko dute Kantabriako Castro Urdiales taldearen kontra jokatzeko. Aitor Arevaloren mutilak, ligako lehenengo hiru norgehiagokak galduta, lehenbiziko garaipenaren bila joango dira, baina horretarako ligako egungo irabazleari irabazi beharko diote. Kantabriar taldeak hainbat aldaketa jasan ditu bere lantaldean denboraldi honetan. Iazkoan ligako titulua lortu eta ziklo bat amaitu ostean, jokalari batzuek belaunaldi berrientzako tokia utzi dute, eta egun beteranoenekin ari dira ikasten. Jokoan zeuden 9 puntuetatik 4 lortuta, nahi bezalako hasiera ez badute izan ere, potentzial handia duen taldea da eta ligako lehenengo postuetan amaituko duten zalantzarik [...]

16 2018.10.16

Lauburu Ibarra Mahala hobeak ezin izan zituen hiru puntuak eskuratu

2018-10-16T21:53:31+02:0016/10/2018|Tags: , , , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 1-4 galdu zuen Gora Bilbaoren kontra, ondorioz ligako hirugarren jardunaldian puntuak gehitu gabe jarraitzen duelarik. Ibarrakoek ongi lehiatu zuten norgehiagoka guztian zehar, baina neurketaren une garrantzitsuenetan ez zuten defentsa-lanetan asmatzen jakin izan.Bi taldeak markak pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi zuten partida, baloia aurkariaren atetik hurbil berreskuratu nahian. Lehenbiziko hurbilketak iritsi ziren, baina atezainen lan onda medio, bietako inork ez zuen sartzeko abileziarik izan. Lehenengo zatiaren erdira iritsi ostean, Javi Ayerbek egindako irteera txar batean, Gorak markagailuan aurreratzea lortu zuen. Emaitza honekin amaitu zuen lehenbiziko zatia.Bigarren zatian dena aldatu zen, Ibartarrak biziago atera ziren eta bisitarien atean arriskuak [...]

4 2018.10.04

Denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko da Lauburu Ibarra Mahala Bilbon

2018-10-04T19:37:04+02:0004/10/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere bigarren norgehiagoka jokatuko du igandean 12:15ean. Ibartarrak Bilbora bidaiatuko dute CD Otxartabe taldearen kontra jokatzera. Aitor Arevaloren mutilak, ligako lehenengo partidua CD Xotaren kontra justu galdu ostean, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko dira. Honela, seguritatea eta konfiantza irabaziko dute datozen jardunaldiei aurre egiteko. Bizkaitarrek bere lehenengo jardunaldian 7 – 3 galdu zuten San Juan talde nafarraren kontra; Bilboko taldea hasieran markagailuan aurretik joan bazen ere, atsedenaldira banako berdinketarekin iritsi ziren eta partidua nafarren alde erabaki zen bigarren zatian. Hala ere, bizkaitarrek oso lehiakorrak eta teknikoak direla erakutsi zuten. Ibartarrak berriz, Xotaren kontrako norgehiagokaren ondoren, gogor [...]

23 2018.09.23

Berdindeketa gazi-gozoa lortu du Lauburuk denboraldiko lehenengo derbian

2018-09-23T19:04:54+02:0023/09/2018|Tags: , , , |

Alfredo Hualderen taldeak 20 segundo faltan berdindu zuten partidua, kontrako 4-2ko emaitza irauli ostean. Kopako sailkapena lortuta aste magikoa izan ondoren, moreak Bizkaiara bidaiatu zuten denboraldiko derbia jokatzeko asmoz. Aurrean, igo berria den Otxartabe, kalitatezko jokalariekin indartutako taldea, eta Ibarrakoei gauzak asko zaildu zizkiena, irabazteko aukerak ere izan zituztelarik. Norgehiagoka bertakoen nagusitasunarekin hasi zen, Josebaren ate morera behin baino gehiagotan iritsiz. Oso trebe ibili zen Joseba iritsiera hauek zapuzteko garaian eta markagailua hutsean mantentzeko. Ibartarrak ez ziren oso eroso ikusten pistan eta honela iritsi zen partidako lehenbiziko gola. Aurkariaren zelaian baloia galdu eta kontra azkar batean, Cristianek ireki zuen markagailua, [...]

21 2018.09.21

Lauburuk Otxartabe berritu baten kontrako derbia du aurrean

2018-09-21T15:24:31+02:0021/09/2018|Tags: , , , |

Pasa den asteartean San Juanen kontra lortutako Errege Koparen final-hogeita hamabikorako paseaz gozatzeko denborarik gabe, Lauburuk denboraldiko bere lehenbiziko derbia jokatuko du Bizkaian. Ligako bigarren jardunaldia izango da eta aurkaria Otxartabe. Iaz hirugarren mailan denboraldi bikaina egin eta bigarren postuan amaitu ostean lortu du Otxartabek Bigarren B-ko multzo honetan tokia. Bigarren B-ko multzoen berregituraketak eta talde batzuk kategoria honetan jokatzeari uko egin izanak, igotzeko aukera eman zien bizkaitarrei. Hala ere, ez dugu pentsatu behar kategorian jarraitzeko borrokatuko duen talde bat izango dela, alderantziz; kalitate eta eskarmentu handiko lantaldea osatu du eta, tartean, 1go eta 2. mailan ibilitako jokalariak, Yeray edo [...]

13 2018.09.13

LAUBURUK BELABIETAN EMANGO DIO HASIERA DENBORALDI BERRIARI LAUBURU KE IBARRA – BIGMAT FONTECHA JUVENTUD DEL CIRCULO

2018-09-13T18:47:40+02:0013/09/2018|Tags: , , , |

Larunbatean, hilak 15, Laubururen 2018-2019 denboraldiari hasiera emateko eguna izango da. Lehenengo taldeak Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra jokatuko du Belabietan. Aurre-denboraldiko lau aste hauetan jokatutako lagunarteko eta burututako entrenamenduen bidez lantalde morea fintzen ibili ostean, iritsi da lehenbiziko jardunaldia. Eta jarraitzaileei areto futbolarik onena eskaintzeko tokirik onenean izango da, Belabietan. Lehenbiziko neurketa honetan, aurkariari dagokionez, denboraldi berriari begira izan duten berrikuntza nagusia entrenatzailearen aldaketa izan dela esan dezakegu, urtebeteko atsedenaren ostean eta norgehiagoka guztiak harmailetatik ikusiz egon ondoren, Raul Zamora eseriko baita berriro aulkian. Lantaldeari dagokionez, berrikuntzak Juanto Calleja, Albenseren pibot ohia eta Albacetetik datorren Miguel Martinez izango [...]

Go to Top