Urrats bat gehiago Lauburu Mahala Ibarrarentzat
Lauburu Mahala Ibarrak larunbatean 10:30ean jokatuko du bere aurre-denboraldiko hirugarren norgehiagoka; Iruñean izango da, AD San Juan – Donibane KE taldearen kontra. Aitor Arevaloren mutilak Ibarran jokatu zuten orain bi aste talde honen aurka, eta 0-6 galdu zuten. Nafarrek hobeak izan ziren eta markagailua bien artean dagoen tartearen isla izan zen. Talde nafarrak erregistro bikainak burutu ditu aurre-denboraldian, Iruñean bertan, Ribera de Navarra taldearen kontra egindako neurketan lortutako 13-1eko emaitza azpimarratzekoa izan zelarik. Erregistro hauek ikusita, kategoriako talde asko aztoratu dira, denboraldi honetan titulua lortzeko hautagai moduan ikusi dute-eta. Entrenatzaileak honela zioen: “Egunez egun hobetzen ari gara, eraso zein defentsa [...]