20 2019.01.20

Motz gelditu zen berdinketa (3-3)

2019-01-20T22:46:24+01:0020/01/2019|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - OTXARTABE C.D. Areto futbol partida bikaina eskaini zien beste behin Lauburuk bere zaleei, golak, markagailuan aukerak eta amaiera arte emozioa. Jokaldiak definitzeko garaian izandako eraginkortasun faltak bakarrik eragotzi zion laubururi garaipena eskuratzea. Bizkaitarren atean sartuta hasi zuen norgehiagoka Lauburuk, iritsiera asko eta garbiak eginez; Falagan izan zen protagonista une horietan bere geldiketekin. Lehenengo iritsierak Andonik egin zituen, birritan; ondoren Oihanek beste bi eta Javi eta Antxonek beste bana. Hala ere, inork ez zuen lortu atea zulatzea. Otxartabek aldiz, nagusitasuna izan zuen lehenbiziko trantsizioa aprobetxatu zuen eta markagailua 0-1era igo zuen laugarren minutuan. Kolpea izan zen Ibarrakoentzat, [...]

14 2019.01.14

Burgosen irabaztea eragotzi zien Laubururi (4-4)

2019-01-14T19:31:40+01:0014/01/2019|Tags: , , , |

Larunbatean jokatutako norgehiagoka bizi eta zirraragarri batean berdinketa egin zuen Lauburuk Juventud del Círculo tadearen kontra. Lehenbiziko zatian 1-4 irabazten erretiratu ziren aldageletara moreak, baina bigarrengoan bertako taldeak markagailua iraultzea lortu zuen. Puntu ezkorra neurketaren azken unetan gertatu zen, epaileek garaipena Laubururi eman zion gol bat ezeztatu zutenean. Bi taldeak oso bizi atera ziren norgehiagoka hasieran eta honek bi ateetara iristea ahalbidetu zuen. Gola sartzen lehena Juve izan zen, zazpigarren minutuan Alexek bandatik pase bat saretara bidali zuenean. Gol honek suspertu egin zituen moreak eta bi minutu beranduago markagailuari buelta eman zioten. 1-1ekoa Andonik egin zuen, Cramerren alderatze bat jasotzerakoan; [...]

Go to Top