5 2019.02.05

Aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori egin zen Lauburu Ibarra Mahala

2019-02-05T22:27:12+01:0005/02/2019|Tags: , , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - CD OTXARTABE Lauburu Ibarra Mahalak 4-8 galdu zuen Otxartaben aurrean, honela bere hirugarren porrota jarraian gehitu duelarik. Aitor Arevaloren mutilak lehenengo bi sailkatuen kontra jokatutako partida onetik zetozen, baina orduan erakutsitako maila dezente jaitsi zuten eta ate aurrean eraginkorragoa izan zen talde bizkaitarraren aurreran erori ziren. Norgehiagoka ez zen bertako taldearen aldeko hasi, 30 segundora baloia galdu eta bisitariek 0-1ekoa egin baitzuten. Aurkaria erasorako ideia oso garbiekin etorri zen Ibarrara, presio irteeretan aurre-fabrikatutako jokaldi asko eta baloia bandatik ateratzen zen aldi oro joko zuzena. Hamargarren minutuan bisitariek 0-2 egin zuten eta minutu bat beranduago [...]

1 2019.02.01

Dinamika ona berreskuratzera itzuliko da Belabietara Lauburu Ibarra Mahala

2019-02-01T17:05:23+01:0001/02/2019|Tags: , , , , |

LAUBURU IBARRA MAHALA - CD OTXARTABE Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak larunbatean, 18:30etik aurrera. Ibartarrak CD Otxartabe bizkaitarra jasoko dute Belabietan, ligan bosgarren postuan kokatzen dena eta bikain lehiatzen ari den taldea, hain zuzen. Aitor Arevaloren mutilak, lehenengo eta bigarren sailkatuen aurrean porrot bana jasan ostean, ligako sailkapenean goraka igotzen jarraitzeko dinamika positiboa berreskuratzera aterako dira kantxara. Joaneko partidan 10-4 galdu zuten moreek, jokoan gutxiago izan ziren orduan. Otxartabek 75 gol sartu ditu eta 62 jaso; erasoan pibot jokoarekin 3-1 sistemarekin jolasten du eta defentsan marka indibidualak. Bertako teknikoak jokalari guztiak izango ditu eskura larunbatean, eta [...]

20 2019.01.20

Motz gelditu zen berdinketa (3-3)

2019-01-20T22:46:24+01:0020/01/2019|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - OTXARTABE C.D. Areto futbol partida bikaina eskaini zien beste behin Lauburuk bere zaleei, golak, markagailuan aukerak eta amaiera arte emozioa. Jokaldiak definitzeko garaian izandako eraginkortasun faltak bakarrik eragotzi zion laubururi garaipena eskuratzea. Bizkaitarren atean sartuta hasi zuen norgehiagoka Lauburuk, iritsiera asko eta garbiak eginez; Falagan izan zen protagonista une horietan bere geldiketekin. Lehenengo iritsierak Andonik egin zituen, birritan; ondoren Oihanek beste bi eta Javi eta Antxonek beste bana. Hala ere, inork ez zuen lortu atea zulatzea. Otxartabek aldiz, nagusitasuna izan zuen lehenbiziko trantsizioa aprobetxatu zuen eta markagailua 0-1era igo zuen laugarren minutuan. Kolpea izan zen Ibarrakoentzat, [...]

18 2019.01.18

Lauburu Belabietara itzuliko da guztia lortzeko helburuarekin

2019-01-18T19:17:32+01:0018/01/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA – OTXARTABE C.D. Ibarrak etxean jokatuko du berriro larunbatean. Belabietan azkena jokatutako norgehiagokatik hilabete pasa denean, Alfredo Hualderen mutilak bere kantxara itzuliko dira garaipenaren bidea berrartzeko asmoz, Burgosen pasa den astean lortutako berdinketa gazi-gozoaren ostean are gehiago. Zaila izango da baina; Ibarrara datorren aurkaria kategoriako handienetakoa da-eta. Igo berria izan arren, bilbotarrak izen handiko lantaldea osatu zuten. Lehenengo eta bigarren mailan ibiliak diren jokalariak dituzte tartean. Guztien gainetik azpimarratzekoa Yeray Hernandez da, Espainiako selekzioarekin nazioartean ere izan baitzen. Rodrin taldeak beraz, badu nahikoa argudio alturako dueluan parte hartzeko Ibarran. Bizkaitarrek gainera, porrotarik ezagutu gabeko zazpi jardunaldi daramatzate, [...]

4 2018.10.04

Denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko da Lauburu Ibarra Mahala Bilbon

2018-10-04T19:37:04+02:0004/10/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere bigarren norgehiagoka jokatuko du igandean 12:15ean. Ibartarrak Bilbora bidaiatuko dute CD Otxartabe taldearen kontra jokatzera. Aitor Arevaloren mutilak, ligako lehenengo partidua CD Xotaren kontra justu galdu ostean, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko dira. Honela, seguritatea eta konfiantza irabaziko dute datozen jardunaldiei aurre egiteko. Bizkaitarrek bere lehenengo jardunaldian 7 – 3 galdu zuten San Juan talde nafarraren kontra; Bilboko taldea hasieran markagailuan aurretik joan bazen ere, atsedenaldira banako berdinketarekin iritsi ziren eta partidua nafarren alde erabaki zen bigarren zatian. Hala ere, bizkaitarrek oso lehiakorrak eta teknikoak direla erakutsi zuten. Ibartarrak berriz, Xotaren kontrako norgehiagokaren ondoren, gogor [...]

23 2018.09.23

Berdindeketa gazi-gozoa lortu du Lauburuk denboraldiko lehenengo derbian

2018-09-23T19:04:54+02:0023/09/2018|Tags: , , , |

Alfredo Hualderen taldeak 20 segundo faltan berdindu zuten partidua, kontrako 4-2ko emaitza irauli ostean. Kopako sailkapena lortuta aste magikoa izan ondoren, moreak Bizkaiara bidaiatu zuten denboraldiko derbia jokatzeko asmoz. Aurrean, igo berria den Otxartabe, kalitatezko jokalariekin indartutako taldea, eta Ibarrakoei gauzak asko zaildu zizkiena, irabazteko aukerak ere izan zituztelarik. Norgehiagoka bertakoen nagusitasunarekin hasi zen, Josebaren ate morera behin baino gehiagotan iritsiz. Oso trebe ibili zen Joseba iritsiera hauek zapuzteko garaian eta markagailua hutsean mantentzeko. Ibartarrak ez ziren oso eroso ikusten pistan eta honela iritsi zen partidako lehenbiziko gola. Aurkariaren zelaian baloia galdu eta kontra azkar batean, Cristianek ireki zuen markagailua, [...]

21 2018.09.21

Lauburuk Otxartabe berritu baten kontrako derbia du aurrean

2018-09-21T15:24:31+02:0021/09/2018|Tags: , , , |

Pasa den asteartean San Juanen kontra lortutako Errege Koparen final-hogeita hamabikorako paseaz gozatzeko denborarik gabe, Lauburuk denboraldiko bere lehenbiziko derbia jokatuko du Bizkaian. Ligako bigarren jardunaldia izango da eta aurkaria Otxartabe. Iaz hirugarren mailan denboraldi bikaina egin eta bigarren postuan amaitu ostean lortu du Otxartabek Bigarren B-ko multzo honetan tokia. Bigarren B-ko multzoen berregituraketak eta talde batzuk kategoria honetan jokatzeari uko egin izanak, igotzeko aukera eman zien bizkaitarrei. Hala ere, ez dugu pentsatu behar kategorian jarraitzeko borrokatuko duen talde bat izango dela, alderantziz; kalitate eta eskarmentu handiko lantaldea osatu du eta, tartean, 1go eta 2. mailan ibilitako jokalariak, Yeray edo [...]

Go to Top