Lauburuk gozatu eta sufritu egin zuen bere estrenaldian irabazi ahal izateko
Liga hasierako norgehiagoka honek bi aurpegi oso desberdinak erakutsi zituen. Lehenengo zatian, joko ikusgarria, aurkariaren atera askotan iritsiz eta atsedenaldia aurretik 4-1eko emaitza lortuz. Bigarrengoan berriz, bisitarien hobekuntza eta lehenbiziko minutuan gola jasan behar izateak moreak aztoratu zituen, hiru puntuak lortu ahal izateko amaiera arte sufritu behar izan zutelarik. Norgehiagokaren hasieran bi taldeak defentsa altua ezarri zuten, aurkariaren aurrerapena eragozteko helburuarekin. Moreak hobeak izan ziren erasoan eta defentsan hobeto estutu zuten. Hori dela eta, Burgoskoen atera arrisku handiko iritsierak egin zituzten, eta horietako batean, Javi Saldisek kantxa erdian ostu eta Oihanekin batera Carran menderatuz 1-0ekoa ezarri zuen. Handik pixka [...]