Puntuak pilatzen jarraitzeko aukera berri bat

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - CD VALLE DEL EBRO Lauburu Ibarra Mahalak ligako hogeita hirugarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan. Ibarrako taldeak Valle del Ebro errioxar taldea jasoko du bertan eta puntuak gehitzen jarraitzeko aukera bikaina izango da. Bisitariak hamahirugarren postuan doaz 13 punturekin; lau garaipen, berdinketa bat eta hamazazpi porrot egin dituzte, 72 gol sartu eta 132 jaso. Logroñon jokatutako norgehiagokan talde moreak 1-8ko emaitzarekin irabazi zuen. Aste Santuetan [...]