Lauburuk Guadalajarara biadiatuko du guztiaren bila joateko asmoarekin

2019-04-06T10:47:01+02:0006/04/2019|Tags: , , |

C.D. CIUDAD GUADALAJARA F.S.  -- LAUBURU KE IBARRA Berebiziko norgehiagoka jokatuko dute igandean Alfredo Hualderen mutilak. Liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta direnean, Tafatrans taldearekin hirugarren postuan berdinduta eta bigarren sailkatuarekin bi puntura daudela, kanpoan lortutako garaipen batek txapelketaren azken atalean lehiatzeko aukeretara bultzako lituzke moreak. Orain bi aste Tolosaldeko derbia irabazita, ibartarrak igande goizean abiatuko dira kategorian talentu handiena duen taldearen kontra jokatu eta irabazteko asmoarekin. Javier Ucedaren taldeak, Alzira edo San Juan bezalako aurkarien kontra irabaziz, bikain hasi zuen txapelketa, ondorioz sailkapeneko lehenengo postuan egoteko aukera izan zutelarik jardunaldi batzuetan. Erregulartasun faltagatik bakarrik ez dute kota altuagorik lortzerik [...]