22 2019.05.22

Lauburu Ibarra Mahalaren porrota Eskoriatzan (6-1)

2019-05-22T21:31:49+02:0022/05/2019|Tags: , , , , , |

ESKORIATZA KE - LAUBURU KE IBARRA MAHALA   Lauburu Ibarra Mahala taldeak 6-1 galdu zuen Eskoriatzan ligako hogeita bosgarren jardunaldian eta honekin bigarren porrota segidan jasan du. Moreek bertakoek baino jaurtiketa gehiago egin bazuten ere, aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori ziren. Talde morea oso bizi hasi zen norgehiagoka hasieran; Logroñon jasandako porrotaren ostean, Aitor Arevaloren mutilak ez zuten historia bera gertatzerik nahi. Hasi eta zazpi segundora Iker Zubelzuren eskuz-esku bat erratu zuten jada. Erritmoa oso altua zen, ibartarrak baloia intentsitate handiarekin estutzen zuten eta pistaren hiru laurdenetan zein erdian berreskuratzen zuten baloia, baina gero ez zuten asmatzen sartzen. Minutuak aurrera zihoazen [...]

6 2019.04.06

Lauburuk Guadalajarara biadiatuko du guztiaren bila joateko asmoarekin

2019-04-06T10:47:01+02:0006/04/2019|Tags: , , |

C.D. CIUDAD GUADALAJARA F.S.  -- LAUBURU KE IBARRA Berebiziko norgehiagoka jokatuko dute igandean Alfredo Hualderen mutilak. Liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta direnean, Tafatrans taldearekin hirugarren postuan berdinduta eta bigarren sailkatuarekin bi puntura daudela, kanpoan lortutako garaipen batek txapelketaren azken atalean lehiatzeko aukeretara bultzako lituzke moreak. Orain bi aste Tolosaldeko derbia irabazita, ibartarrak igande goizean abiatuko dira kategorian talentu handiena duen taldearen kontra jokatu eta irabazteko asmoarekin. Javier Ucedaren taldeak, Alzira edo San Juan bezalako aurkarien kontra irabaziz, bikain hasi zuen txapelketa, ondorioz sailkapeneko lehenengo postuan egoteko aukera izan zutelarik jardunaldi batzuetan. Erregulartasun faltagatik bakarrik ez dute kota altuagorik lortzerik [...]

Go to Top