Lauburu Ibarra Mahalari bolada ona amaitu zaio Logroñon (3-1)

2019-05-15T13:41:42+02:0015/05/2019|Tags: , , , , , , , |

EDF LOGROÑO - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu ibarra Mahalak 3-1 galdu zuen EDF Logroño taldearen aurrean pasa den igandean. Ligako hogeita bosgarren jardunaldia Logroñon jokatu zen eta bertan amaitu zuen talde moreak orain arteko bolada onarekin. Bosgarren postuan finkatzeko aukera bikaina zen igandekoa, baina ez zuten aprobetxatzen jakin izan eta postu bat jaitsi dira ondorioz. Norgehiagoka ez zen ondo hasi ibartarrentzat. Behar adinako kontzentraziorik gabe atera ziren eta laugarren minuturako 2-0eko emaitza zuten jada markagailuan. Errioxarren martxa bat gehiagorekin atera ziren eta lehenbiziko minutu horiek aprobetxatzen jakin izan zuten. Moreek hutsartea eskatu ostean ongi erreakzionatu zuten; baloiaren jabetza [...]