Eskerrak beti ez den irabazten
Ostiral iluntzean 1-4 emaitzarekin galdu zuten partidua Lauburuko neskek Ordiziaren kontra. Ligako lehen porrota jaso zuten, baina, txanponaren beste aldeari begiratu eta porrota ikasteko baliatuko dute. Olatz Artola entrenatzailearen hitzetan: “Zenbatetan esan digute garrantzitsuena emaitza dela? Madrilek gaizki jokatuta ere irabazi egiten d(z)uela eta hiru puntu horiek pilatzea dela balio duena? Kontrara, zenbatetan esan digute inportanteena parte hartzea dela? Ondo pasatzea?” galdera horiek egin dituzte Laburuko neskek. Eta erantzuna, argi dute: “ondo pasatzea”. Hainbatetan berretsi duten bezala, hori da nesken helburua. “Eta, ondo pasatzeko, ez da ezinbestekoa irabaztea, baina bai gustura jokatzea eta taldekideekin gustura sentitzea. Beraz, larunbateko porrotak [...]