8 2019.01.08

Lauburuk Gipuzkoako Kopa irabazi du

2019-01-08T16:52:57+01:0008/01/2019|Tags: , , , , |

Pasa den larunbatean Areto Futboleko Gipuzkoako Kopa irabazi zuen Lauburuk, finalean Tolosako Herrikideri 0-6 irabazi ostean. Finalaurrekoan Laskorain izan zuen aurrean eta honi ere, emaitza berarekin irabazik zion ostiralean. Lehenengo finalaurrekoa jokatu zuten Lauburuk eta Laskorainek. Hasieratik ikusi zen ibartarrek martxa bat gehiagorekin ari zirela jokatzen, eta horren emaitza hasierako bost minutuetan sartutako gol kopurua izan zen. Andonik ireki zuen markagailua, Tolosako atezaina ustekabean harrapatuz 30 metroetatik botatako gol bikain batekin. Handik gutxira Antxonek ezkerrarekin jaurti zuen eskuadrara tantoa eginez eta lehenbiziko zatia amaitzerako Oihan eta Zumeta izan ziren 0-3 eta 0-4 egin zutenak, norgehiagoka bideratuta utziaz. Aldageletatik bueltan [...]

21 2018.11.21

Eskerrak beti ez den irabazten

2018-11-21T21:26:43+01:0021/11/2018|Tags: , , , , |

Ostiral iluntzean 1-4 emaitzarekin galdu zuten partidua Lauburuko neskek Ordiziaren kontra. Ligako lehen porrota jaso zuten, baina, txanponaren beste aldeari begiratu eta porrota ikasteko baliatuko dute.   Olatz Artola entrenatzailearen hitzetan: “Zenbatetan esan digute garrantzitsuena emaitza dela? Madrilek gaizki jokatuta ere irabazi egiten d(z)uela eta hiru puntu horiek pilatzea dela balio duena? Kontrara, zenbatetan esan digute inportanteena parte hartzea dela? Ondo pasatzea?” galdera horiek egin dituzte Laburuko neskek. Eta erantzuna, argi dute: “ondo pasatzea”. Hainbatetan berretsi duten bezala, hori da nesken helburua. “Eta, ondo pasatzeko, ez da ezinbestekoa irabaztea, baina bai gustura jokatzea eta taldekideekin gustura sentitzea. Beraz, larunbateko porrotak [...]

Go to Top