Kadeteen Espainiako Txapelketa antolatzen itxiko du denboraldia Lauburuk

18/19 denboraldi ahaztezin hau amaitzear da eta Lauburuk kadeteen taldearekin Espainiako txapelketaren aurreko fasean parte hartuz eta ekimena antolatuz esango dio agur. Luxuzko kartela izango dugu bertan; Mikel Raposoren mutilak lehenengo mailan taldeak dituzten hiru klubetako kadeteak izango dituzte aurrean: Ribera de Navarra, Sala 10 Zaragoza eta FC Barcelona. Klubarentzat hain berezia izan den denboraldi hau ixteko kartel paregabea, zalantzarik gabe.   Klubak egun berean antolatu duen Lauburu eguneko festak [...]